• 2023. urteko uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko da ehunmilak proben 12. edizioa.

  • Asteazken honetan, azaroaren 9an, arratsaldeko 17:00etan irekiko da izen ematea https://web.rockthesport.com/es/es/login webgunean.

  • Proba paregabea da, bi parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 udalerri zeharkatzen ditu. Aurten ere hiru lasterketa klasikoak mantenduko dira: ehunmilak Ultra-Trail (168k / D+11.000m), goierriko bi haundiak trail (88k / D+6.000m) eta marimurumendi maratoia (42k / D+2.300m).

  • 3 lasterketetan parte hartzaile kopurua handituko egingo da (guztira 1450 partaide): 

    • ehunmilak Ultra-Trail® (168km) → 550 partaide (bai banaka zein taldeka).

    • goierriko 2 haundiak trail (88km) → 550 partaide.

    • marimurumendi marathon (42km) → 350 partaide.

  • ehunmilak Ultra-Trail® (ehm)

    • Banaka zein taldeka (3 kideko taldeak) parte hartzeko aukera dago.

    • Coloradon (AEB) ospatzen den “Hardrock 100 mile endurance run” lasterketarako kalifikagarria izango da.

  • goierriko 2 haundiak trail lasterketa (g2h)

    • Euskal Mendizale Federakuntzak antolaturiko ultra distantziako txapelketa izango da.

    • EMF Ultra Kopako laugarren eta azken proba puntuagarria izango da.

  • 3 lasterketetako araudia eguneraturik dago web orrian. Garrantzitsua da izena eman aurretik araudia ondo irakurtzea, gaizki ulertuak ekiditeko.

Izen emate prosezuaren bideoa: https://youtu.be/OravP9dCrK8
Izen emate prosezurako pausuak