ADI!!! GOGORATU: Izena emateko epea 2024ko ekainaren 13an amaituko da.
Gogorazten dizuegu edozein lasterketetako izen-ematea baieztatzeko, ezinbestekoa dela mediku-txostena eremu guztiak beteta eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma, biak ere medikuaren zigiluarekin, antolakuntzari helaraztea.
Bi dokumentu horiek webgunean ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez, inskripzioak@ehunmilak.com helbidera, bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da eta bertan dauden eremu guztiak beteta egon behar dute.
Eredu hori webgunean deskargatu behar da https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ estekan.
Hirugarren izen emate epea ekainaren 13an amaitzen denez, egun hori izango da bi dokumentuak entregatzeko azken epea!
Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo!