ehunmilak, natura eta kirola bat eginik
Proba honen arau nagusia errespetua da; bai norberarekiko eta baita epaile, boluntario, korrikalari eta ikusleenganako ere. Aldi berean, erabat oinarrizkoa da ingurumenarekiko errespetua. ehunmilak ingurumenaren aldetik iraunkorra den proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren Erronka Garbia metodologiaren arabera. Metodologia honen helburua da ekitaldian parte hartzen duten pertsonak eta erakunde antolatzaileak kontzientziatzea ekitaldi jendetsuen garapenari lotutako inpaktu negatiboak arintzeko beharraz. Guztion artean ehunmilak ekitaldi jasangarri bihurtzea nahi dugu.
Antolakuntzak ahalegin handia egiten du ingurumen arloan probak daukan eragina murrizteko. Ekimen horietako batzuk ondoko zerrendan jasota daude. Antolatzaileek ahalegin handiak egiten dituzte probaren ingurumen-inpaktua minimizatzeko. Jarraian, karrera prestatu, garatu bitartean eta amaitu ondoren egiten diren ekintza batzuk zehazten dira.