2015eko uztailaren 10, 11 eta 12an ehunmilaken edizio berri bat ospatuko da. Eta sei doaz jada.
Hilabete honetako ehunmilakeko antolakuntza batzordearen eta bolondres taldeetako arduradunen batzarrean ehunmilak ultratrailaren seigarren edizioa ospatzea erabaki da. Edizio berri honek badauka jada data: 2015eko uztailak 10, 11 eta 12a.
Edizio berri hau posible egiteko laterketaren babesle eta laguntzaileen atxikimendua eta bolondresen konpromezua izan dira oinarrizko eta ezinbesteko baldintzak. ehunmilak ez da ulertzen eta ez da posible ardatz bi horiek gabe. Premia horiek aseta, edizio berri bat antolatzea ebatzi da 2015ean.
2015erako erronka eta hobekuntzen artean, ehunmilakek igarotzen dituen eskualdeetan eta komunikabideetan duen oihartzuna areagotzea egongo dira, besteak beste.
Zuk egingo duzu posible 2015eko ehunmilak. Helburu bakarra dugu: zu helmugara heltzen ikustea.