Aurten ere, “Beasaingo Mendi Astea” antolatu dugu Urriaren 22tik 27ra eta Azaroaren 15ean. Ikus-entzunezko guztiak Igartzako Jauregian izango dira 19:30ean. Antolatzaileak Arrastaka Mendi Taldea eta Aizkorri Mendizale Elkartea dira, Beasaingo Udalarenlaguntzarekin.
Bost ikus-entzunezkok osatuko dute “Beasaingo Mendi Astearen” hamaikagarren edizio hau. Parada ezin hobea mendizaletasunaren inguruko esperientziak ezagutu eta partekatzeko.
Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere mendian, eskaladan eta eskian ezagunak diren kirolarien presentzia izango dugu eta zuzenean kontatuko dizkigute mendian bizi izan dituzten esperientziak.
Kirol hauetan diharduten emakumeei ere garrantzia eman nahi izan diegu eta mendian eta eskaladan nabarmendu diren bi izango ditugu gure artean.
Gonbidatu hauek izango ditugu aurten gure artean: Ana Salvador, Goierriko Mendizale Beteranoak, Ramón Portilla, Marta Alejandre eta amaiera borobiltzeko Pou anaiak.