Datu pertsonalen babespena
Jakinarazten dizugu, Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko Lege Organikoak xedatzen duenez, zure eskabide-orriaren bidez eskuratutako datu pertsonalak interesatuak fitxategian jasoko direla erabiltzaileak kudeaktzeko helburuarekin eta fitxategiaren erantzulea Beasaingo Arrastaka Mendi Kirol Taldea dela. Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurri guzti-guztiak dauzka.
Edozelan ere, datuak betetzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta onespena ematen duela bere datuak tratatzeko adierazitako helbururako.
Era berean, gogorarazten dizugu emandako datuak atzitzea eska dezakezula, bai eta, egoki irizten badiozu, datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere goian aipatutako Legeak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, Beasaingo Arrastaka Mendi Kirol Taldeari, CL IGARTZA OLETA P. ANTZIZAR 3, 20200 Beasain helbidera, honako datuekin: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Azkenik, eskatzaileak adierazi beharko du eman duen informazioa benetakoa dela eta ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu, eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.