ehunmilak proiektua osatzen duten lasterketetako distantzia eta desnibelak egokitu ditugu.

Azken ediziotik denbora pasa bada ere, ehunmilak antolakuntzako kideok lanean jarraitzen dugu proiektua hobetzeko helburuarekin. Izen emateak irekitzeko gutxi falta den honetan, guztion interesekoa izango den albiste batekin gatoz.

Azken urteetan jaso ditugun inkesten emaitzetan maiz ateratzen ziren proiektua osatzen duten lasterketek dituzten distantzia eta desnibelari buruzko zalantzak. Hori kontuan izanda, azken urteetan gailu eta aparatu desberdinak erabiliz eskuratu ditugun track ezberdinen azterketa egin dugu. Ondoren, informazio guztia topografo batek aztertu eta egiaztatu du. Azkenik, dauden desbiderapenak ikusita aldaketak egitea erabaki dugu.

Ondorioz, honela geratu dira lasterketetako luzerak eta desnibelak:

  • ehunmilak Ultra-Trail® (171km / D+ 10.500m).
  • goierriko 2 haundiak trail (90km / D+ 5.500m). 
  • marimurumendi marathon (42km / D+ 2.300m).

——

Informazio gehiago: www.ehunmilak.com

Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/

Twitter: https://twitter.com/ehunmilakg2

Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/

Harremanetarako: ehunmilakultratrail@gmail.com

Traola ofiziala: #ehunmilak24