Egun hauetan parte hartzaile batzuen kezkaz jabetu gara ea bidalitako informazioa (txosten medikua eta elektrokardiograma) ongi dagoen ala ez beraien dortsala emateko.

Antolakuntzak email bidez egiten ditu komunikazioak eta posible da spam ontzira iristea posta hauek eta jendea honetaz jabetu ez izana. Gainera datuen babeserako lege berriarekin, ezin ditugu korrikalari eta dortsal zenbakiak publikatu webguneko zerrenda publikoetan orain arte egiten genuen bezala.

Arrazoi hauengatik dortsala egokitu zaizun ala ez ikusteko, segi ondorengo pausoak:

ROCKTHESPORT PLATAFORMAN ERABILTZAILERIK GABEKO PARTAIDEAK

1.- Sartu https://web.rockthesport.com webgunean eta bilatu bilatzailean frogaren izena (ehunmilak, goierriko 2 haundiak, marimurendi)

2.- Frogaren fitxaren barruan zapaldu IZENA EMAN.
Ondoren sakatu IZEN EMATEAK>IZENA EMAN DUTENAK IKUSI

3.- Sartu eskatzen diren 3 datuetatik 2: emaila, NAN zenbakia edo izen emate zenbakia.

4.- Zure izena, abizena eta izen emate zenbakia azalduko da eta aldamenean AUKERAK jartzen duen botoi bat.

5.- Aukera hauen barruan BIDALI FROGA dioen estekan zapaldu, gure emailean frogagiria jasotzeko.

6.- Begiratu spam ontzia ezer iristen ez bazaigu. Korreo honen barruan atxikita izen ematearen frogagiria iritsiko zaigu. Izen ematea ongi badago, bertan emandako dortsal zenbakia azalduko da. Frogagiri hau dortsala jasotzeko eraman beharko da.
Dortsal zenbakirik ez bada azaltzen, izen ematea behin-behinekoa da oraindik. Txosten medikua bidali badugu, ez dago guztiz ondo edo zerbait falta da. Begiratu berriz spam ontzia bertan antolakuntzak bidalitako posta bat egongo da eta honen berri ematen. Edozein arazo izanez gero idatzi inskripzioak@ehunmilak.com helbidera.

ROCKTHESPORT PLATAFORMAN ERABILTZAILEA DUTEN PARTAIDEENTZAT

1.- Sartu https://web.rockthesport.com plataforman izena eta pasahitza

2.- Bilatu izena eman dugun frogen artean eta aukeratu ehm, g2h edo mmm eta jarraitu 2. puntuan.