Ehunmilak” ultratrail (EHM-168k) “Goierriko 2 haundiak” (G2H-88k)”MariMuruMendi (MMM 42k)

Uztailaren 8, 9, eta 10an

  • Ehunmilak ultratrailaren 7. Edizioan parte hartzeko aukera eta izenematea, azaroaren 5ean 17:00tan irekiko da eta ekainaren 2an itxiko da (biak barne). Guztira 1.250 dortsal, izango dira eskuragarri honela banatuta: Ehunmilak 500, Goierriko 2 Haundiak 500 eta MariMurumendi 250.
  • Izenematea internet bidez egin ahal izango da, berrituta datorkigun www.ehunmilak.com web orri ofizialean.
  • Izenematearen salneurri edo prezioak:

Ez dira aldatu iaztik. Mantendu egiten dira bai prezioak eta iaz jarritako epeak. Lehenago izena emanda merkeago izango da. Araudian eskuragarri https://www.ehunmilak.com/wp-content/uploads/2015/11/Araudia_2016_eu.pdf

Izen-emate data

ehunmilak

g2h

MMM*

2015/11/05etik2016/02/11ra

130 €

80 €

42 €

2016/02/12tik2016/04/08ra

145 €

95 €

47 €

2016/04/09tik2016/06/02ra

165 €

*mmm-ren kasuan, txip horia daukanak inskripzioa 2 euro gutxiago ordainduko du

  • Mediku agiria derrigorrez aurkeztu beharko da. Azken eguna ekainaren 3a

2016an ere puntuagarri izango da Ehunmilak UTMB eta Hardrock lasterketetarako

Frantziako probarako (2017korako), Ehunmilakek 6 puntu eta G2H-k 4 puntu banatuko ditu.

Proba amerikarrean parte hartzeko baliogarri izango da gure lasterketak amaitzea (EHM, G2H).

EHUNMILAK LASTERKETAK DATUETAN; GOGORTASUNA ETA EDERTASUNA

  • Ehunmilak 168km/D+11.000m ibilbidea dauka. Berau bukatzea Mont Blanc-eko Ultratraila bukatzea baino erronka gogorragoa da.

  • “Goierriko bi haundiak” 88km/D+ 6.000 ibilbidea dauka. Aukera ezin hobea da gau bakarreko probez gozatzen dutenentzat edo etorkizunean proba “erreginerako” jauzia emateko asmoz lurralde honekin eta bertako jendearekin harremanetan jarri nahi dutenentzat.

  • Mila boluntariotik gora egongo dira Gipuzkoa osatzen duten 5 mankomunitateetan banaturik. Beraiek bermatzen dituzte urtero estatu guztian beste inork ez dauzkan babesa eta giroa.

  • Ibilbideak bi parke natural oso esanguratsuz gozatzeko aukera ematen du. Txindoki (1346m) eta Aizkorri (1528m). Hurrenez hurren Euskadiko eta munduko Trail runningaren bi ikono mitiko.

EHUNMILAKEN BIHOTZA: BERTAKO JENDEAREN GRINA

Ehunmilak 2016

Beasain (Gipuzkoa), 2015ko azaroak 3

Informazio gehiago: www.ehunmilak.com

Facebook: www.facebook.com/ehunmilakultratrailg2h

Harremanetarako: ehunmilakultratrail@gmail.com

Twitter: @ehunmilakg2

Izenematea martxan EHUNMILAK 2016