ehunmilak Ultra-Trail® – Izen-ematea 2025
ehm lasterketa 2005eko uztailaren 11 baino lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak,aseguru honez gain,bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.
Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean 2024ko azaroaren 7ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da.
ehm lasterketak gehienez 550 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz. Taldeak hiru kidez osatuta egongo dira. Izen-emate prozesuan, taldeko kideek, bakarka, bakoitzak bere orrian, taldearen izena jarri beharko dute, dagokion laukitxoan. Taldekide guztiek egun berean eman beharko dute izena.
Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Dokumentazio medikuari buruzko informazio guztia araudiko 7. artikuluan edo web orri honetako Mediku eta gaitasun txostena atalean kontsulta dezakezu.
Izena emateko epea 2025eko ekainaren 12an amaituko da.
Izen-emateak ondokoa bermatzen du:
Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher opari bat emang0 zaie. Jantzi bat bada, dortsala jasotzean ezin izango da aldatu inskripzioa egindako unean aukeratutako neurria.
IZEN-EMATEAREN PREZIOAK
Izen-emate data | ehunmilak |
2024/11/7tik 2025/02/13ra | 151€ |
2025/02/14tik 2025/04/10era | 166€ |
2025/04/11tik 2025/06/12ra | 186€ |
BALIOGABETZE BERMEA
Pertsona oro, izen-ematea egiten duen unean, baliogabetze berme batera harpidetu ahal izango da, horretarako pertsonako 15 euro ordainduz.
Zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio. Asegurua inskripzioa egiten den unean kontratatu beharko da, bai zuzenean bai itxaron-zerrendan,
eta aukera hori ezingo da aldatu inskripzioa egin ondoren.
Bermeak izen-emateak eragindako gastuaren diru-itzulketarako aukera ematen du. Izen-emate data itxi ondoren, EZ da inongo diru itzulketarik egingo edozein
dela arrazoia ere.
(Araudiko 9. eta 10. Artikuluak)