EHM-G2H-MMM-2017

“Trilogiarik jendetsuena”

  • Guztira ia 1200 partaide eta 1500 bolondres prest aurtengo ediziorako.
  • goierriko 2 haundiak (88k) eta marimurumendi (42k) probetan dortsalak agortuta.
  • ehunmilak (168k) proban inoizko partaide kopururik handiena (409) izango da.

Ehunmilak proiektuaren zortzigarren edizioak, handitzen eta aldi berean lasterketen kalitatea hobetzen jarraitzen du, bere barne dauden 3 mendi lasterketekin. Aurtengo #ehunmilak17-rako, izen emateak ireki eta lehen hilabetean korrikalari herrikoiagoentzako irisgarriagoak diren bi probetako izen emateak bete ziren: marimurumendi maratoia (42km) eta goierriko 2 haundiak (88km); bitartean proba nagusian, ehunmilak Ultra-Trail® proban, esperientzia eta prestakuntza handia eskatzen duenean, lehen aldiz 400 korrikalariko muga gainditu da. Ez da lan erraza 1500 bolondres, 16 herrialdeetako ia 1200 korrikalari eta hauen laguntzaileak koordinatzea.
Aurkezpenaren mahaian Eneritz Toledo (Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo saila), Aitor Aldasoro (Beasaingo alkatea), Imanol Muñoz (Ternua Group-eko marketing zuzendaria), Iñaki Uribe-Etxebarria (Euskal Mendizale Federazioko hautatzailea) eta Andoni Zubeldia (Ehunmilakeko lasterketa zuzendaria) izan dira.

2017ko berrikuntzak: Aurtengo 8. edizio honetako berrikuntzek ingurugiroa, kirol kontrola, segurtasuna eta lasterketen jarraipenarekin dute zerikusia.

  • Ingurugiroari dagokionean, hondakinen birziklaketarako neurriak ezarri dira, gaikako sailkapena egiteko edukiontzi ezberdinak jarriz anoa guneetan.
  • Kirol kontrola ziurtatzeko persona espezializatuak ezarriko dira, korrikalariek kanpo laguntzarik ez dezaten jaso ez anoa guneetan eta ezta lasterketan zehar; honetaz gain korrikalari guztiei derrigorrezko materialaren kontrolak egingo zaizkie.
  • Lasterketen jarraipena hedatu egiten da geolokalizazioarekin, bideo streaming-arekin eta radiotrail irratsaioarekin. Naiz eta orain arte ehunmilak probako korrikalariak soilik geolokalizatzen ziren GPS bidez, aurtengo edizioan goierriko 2 haundiak probako 565 korrikalariek ere eramango dute geolokalizatzailea. Adierazgarria da aurtengoan larrialdietako mediku espezialista gehiago izango ditugula ibilbideko gune ezberdinetan edozein gertaerei berme gehiagorekin aurre egiteko. Azkenik, ikusleak proba bideo streaming bidez eta irrati bidez ere jarraitu ahalko du proba, Maratonradio.com-eko Radiotrail irratsaioa zuzenean arituko delako 30 ordu baino gehiagoz.

ehunmilak_kartela2017

 

Lasterketak uztailaren 7-8-9an ospatuko dira, Beasainen irteera eta helmuga dituztelarik.

Zortzigarren edizio honetako 3 lasterketak datorren asteburuan, uztailaren 7, 8 eta 9an, burutuko dira irteera eta helmuga Beasainen izango dutelarik. Bi proba uztailaren 7an hasiko dira (ehunmilak 18:00tan, goierriko 2 haundiak 23:00tan) eta aldiz uztailaren 9an anaia txikiena (marimurumendi proba 9:00etan).

Trilogiako anai txikiek, goierriko 2 haundiak (88km eta 6.500 metroko gorabehera positiboa) eta marimurumendi (42km eta 2.300 metroko gorabehera positiboa) probek, inoiz baino azkarrago bete zituzten izen emateen gehienezko kopuruak, 515 eta 265 hurrenez hurren.

Proba nagusiari dagokionean ehunmilak Ultra-Trail® (168km eta 11.000 metroko gorabehera positiboa), naiz eta gogorra izan, erakarpen handiarekin jarraitzen du eta horren adibide da orain arteko korrikalari kopururik handiena izango dugula bertan parte hartzen 409 korrikalari.

Kopuru eta datuak: #ehunmilak17 hazten doa 1.189 izen ematerekin, %9,6a emakumezkoa

  • ehunmilak Ultra-Trail®: izena emanda 409 partaide (15 herrialde ezberdinetakoak) hauetatik 20 emakumezkoak dira. Taldekako modalitatean (taldeko 3 korrikalari) 16 talde daude izena emanda.
  • goierriko 2 haundiak: izena emanda 515 partaide (3 herrialde ezberdinetakoak) hauetatik 37 emakumezkoak dira.
  • marimurumendi: izena emanda 265 partaide (5 herrialde ezberdinetakoak) hauetatik 57 emakumezkoak dira.

Ekitaldi honen 2017ko edizioan 16 herrialde ezberdinetako korrikalari eta kazetariak batuko ditu, besteak beste: Japonia, Portugal, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Andorra, Erresuma Batua, Argentina, Austria, Uruguai, Herbehereak, Polonia, Suedia eta Hungaria.

Boluntario kopurua urtetik urtera igotzen jarraitzen du eta aurten ere 1.500 bolondresek bat egingo dute ehunmilak proiektuarekin.

Urtero bezala autobus zerbitzua egongo da ibilbideko puntu interesgarrienetara iristeko, probarako bereziki ezarriko diren 5 autobus linea berezirekin.

aurkezpena2017_1


dokumentua pdfALBISTEA DESKARGATU