Martxoaren 3tik 5era arte, azokan eta trail lasterketan kirol mota honen inguruko eskaintzarik onena erakusgai izango da.

Martxoaren 3tik 5era bitartean, “Ehunmilak ultratrail” euskal lasterketaren antolatzaileak eta Basquetour elkarrekin egongo dira “Transgrancanaria 2016” trail lasterketako korrikalariaren azoka ezagunean.

Asteburu batez, azoka eta kirol lasterketa nahastuko dira trail zaleei kirol mota honen inguruko hoberena eskaintzeko.

“Ehunmilak”-eko antolatzaileen eta Basquetourren helburua euskal kirol ekitaldia ezeze, ospatzen den tokia sustatzea eta ezagutzera ematea da. Euskadi, eta batez ere Tolosaldea eta Goierri, jomuga bakarra bilakatu dira ez lasterketa hauetan parte hartzen dutenenetzako soilik, baita kirol giro ezin hobeaz, ezinbesteko jomuga batean, gozatzeko gogoa dutenentzako ere.

Aurten, Basquetourrek, Kanarietako hitzordu honetan izateaz gain, abuztuaren 22tik 28ra bitartean eta bigarren aldiz, Chamonixeko UTMB-en ere izango da.

Kirol mota hau bultzatzeko helburuarekin, orain hile batzuk, estatu mailan era honetako azpiegitura bakarra den Euskal Herriko Trail Station delakoak bere ateak ireki zituen. www.stationdetrail.com