ehunmilakeko antolakuntza batzordearen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu: merkatariei, laguntzaileei, udalei eta babesleei, zuen ekarpenari esker Beasain eta inguruek ehunmilak, goierriko 2 haundiak eta marimurumendi mendi-lasterketez gozatzen jarraitzeko aukera ematen diguzuelako.

Ezin ahaztu aurtengo #ehunmilak24 honetan ere gurekin izan ditugun 1.600 boluntarioak, antolakuntzatik bihotz bihotzez eskertzen dizuegu emandako babes eta laguntza guztia.

Gure probetan izena eman zuten korrikalari guztiei ere eskerrak eman behar dizkiegu, eurak direlako proiektu honen zati garrantzitsuenetako bat.

Mila esker guztioi urteak pasa ahala proiektuari eskaintzen diozuen ekarpenagatik, konfidantzagatik eta dedikazioagatik.

ehunmilak ultra-trail® antolakuntza batzordea