Ehunmilak Ultra-Trail® (ehm), Goierriko Bi Haundiak trail (g2h) eta Marimurumendi Mendi Maratoian (mmm) izena emateko epea bukaera gero eta gertuago dago, hilabete besterik ez da falta.
Azaroaren 5ean ireki zen hiru probetan izena emateko aukera eta ekainaren 2ra arte, osteguna, egongo da zabalik.
Ehunmilak Ultra-Trail® proban izen emateko aukera
Gure proba nagusian, Ehunmilak Ultra-Trail® proban (168km), oraindik ere badago izena emateko aukera. Honekin batera gogoratu nahi zaie parte hartzaile eta interesatu guztiei, 3 kidez osaturiko taldeetan ere, taldekako modalitatean, parte har dezaketela.
g2h probako izen ematea beteta
Urtarrilean bete zen Goierriko 2 Haundiak (88km) probako izen ematearen kupoa (500 korrikalari), eta orduz geroztik itxaron zerrenda osatzen ari da proba honetan parte hartzeko.
mmm probako izen ematea beteta
Uztailaren 10ean ospatuko den Marimurumendi maratoia (42km) 2016ko Euskal Herriko mendi lasterketen koparako puntuagarria izango da. Proba honetako izen ematearen kupoa (250 korrikalari) martxoan bete zen eta orduz geroztik itxaron zerrenda osatzen ari da proba honetan parte hartzeko.