Ingurumenarekiko jasangarria den ekitaldia, Erronka Garbia Ekitaldia Ziurtagiria lortu dugu!

erronka garbia

Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen programarekin bat etorriz, ekitaldi jasangarria hauxe da: “ingurumen inpaktu posibleak gutxitzeko moduan eta komunitate anfitrioiarentzat eta eraginpeko guztientzat legatu onuragarria uzteko moduan diseinatzen, antolatzen eta garatzen den ekitaldia da”.

Ekitaldi horien diseinuan eta antolamenduan ingurumen neurriak ezartzen direla ziurtatzeko, Ihobek Erronka Garbia izeneko metodologia garatu du. Prozedura horri esker, ekitaldiak antolatzen direnean ingurumenarekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzen dira.

Metodologia hori aplikatzearen, eta geroago Erronka Garbia-Evento Ambientalmente Sostenible ziurtagiri gisa aitortzearen helburua da ekitaldia antolatzen duten alderdi guztiak kontzientziatzea jende askoko ekitaldiekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzeko beharrari buruz.