g2haundiak goierri trail – Izen-ematea 2025

g2h  lasterketa, 2005eko uztailaren 11 baino lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak, aseguru honez gain, bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.

Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean  2024ko azaroaren 7ko 17:00etatik aurrera. Izen-ematea itxarote-zerrendan egingo da, eta 18etan lehenengo 550k izango dute aukera izen-ematea bukatzeko. Izen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da. g2h lasterketak gehienez 550 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz.

Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Dokumentazio medikuari buruzko informazio guztia araudiko 7. artikuluan edo web orri honetako Mediku eta gaitasun txostena atalean  kontsulta dezakezu.

Izena emateko epea 2025eko ekainaren 12an amaituko da.

Izen-emateak ondokoa bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea
  • Lasterketan osasun-laguntza
  • Masaje zerbitzua lasterketak dirauen bitartean (Tolosa eta Etzegarate) eta lasterketa ondoren (polikiroldegian)
  • Podologia zerbitzua lasterketan zehar (Tolosa eta Etzegarate)
  • Ternua-k diseinaturiko lasterketako oroigarria. Jantzi bat bada, dortsala jasotzean ezin izango da aldatu inskripzioa egindako unean aukeratutako neurria.
  • Anoa postuak
  • Dutxak (Tolosa, Etzegarate eta helmuga)
  • Doako autobus zerbitzua parte-hartzaileentzat: ibilbide guztian zehar eta helmuga-dutxa-helmuga ibilbidean
  • Doako autobus zerbitzua laguntzaileentzat ibilbide guztian zehar.
  • Antolakuntzak zehaztutako puntuetara korrikalariaren materiala garraiatzeko poltsa/zakuak
  • Zaborra botatzeko mailazko poltsatxoa
  • Lasterketaren informazioa eta ibilbidearen profilak dituen pantonera.
  • Road Book-a.
  • Geolokalizazio bidezko jarraipen sistema.
  • Txip bidezko kronometraje sistema: 10 kontrol-puntu
  • 200 ibilgailurentzako edukiera duen doako aparkalekua helmugatik gertu. Iritsiera ordenean beteko da. Betetzen diren kasuan, erreserbatu gabeko beste bi aparkaleku egongo dira.
  • 40 autokarabanentzako edukiera duen doako aparkalekua.

Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher opari bat emang0 zaie. Jantzi bat bada, dortsala jasotzean ezin izango da aldatu inskripzioa egindako unean aukeratutako neurria.

IZEN-EMATEAREN PREZIOAK

Izen-emate data g2h
2024/11/7tik 2025/02/13ra 95€
2025/02/14tik 2025/06/12ra 110€

BALIOGABETZE BERMEA

Pertsona oro, izen-ematea egiten duen unean, baliogabetze berme batera harpidetu ahal izango da, horretarako pertsonako 15 euro ordainduz.
Zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio. Asegurua inskripzioa egiten den unean kontratatu beharko da, bai zuzenean bai itxaron-zerrendan,
eta aukera hori ezingo da aldatu inskripzioa egin ondoren.

Bermeak izen-emateak eragindako gastuaren diru-itzulketarako aukera ematen du. Izen-emate data itxi ondoren, EZ da inongo diru itzulketarik egingo edozein
dela arrazoia ere.