2025 uztailaren 11, 12 eta 13an ospatuko da ehunmilak Ultra-Trail®  lasterketaren 14. edizioa!

Izen emateak azaroaren 7an 17:00etan irekiko dira.

ehm lasterketan kasuan, izen-ematea zuzenekoa izango da, hau da, inskripzioa egiten den unean bertan ordaindu beharko da. g2h eta mmm lasterketen kasuan, hasierako inskripzioa itxaro-zerrendan izango da, izena emateko unearen arabera ordenatuta.

Itxaro-zerrenda hori publikoa izango da eta www.ehunmilak.com webgunean kontsultatu ahal izango da. Arratsaldeko 18:00etan, g2h-ko lehen 550 izen-emateak eta mmm lehen 350ak izena emateko aukera izango dute. Horretarako, email bat jasoko dute beharrezko argibideak azalduz, eta 72 ordu izango dituzte izena ematearen ordainketa egiteko (izen-ematea epe horretan formalizatu ezean, plaza galduko da). Behin ordainketa eginda, izen-emate hori izena emandakoen zerrendara pasako da.

Datozen asteetan izen emateen informazioaren berri gehiago emango dugu, beraz adi egon!

#ehunmilak25