Izen emateak aurreko ostegunean, azaroaren 11n, ireki ziren eta dagoeneko 3 lasterketetarako dortsal guztiak agortuta daude.
Ikaragarria izan da! Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen gugan jarri duzuen konfidantzagatik! Bi urte zail hauen ondoren eta egunetik egunera dagoen lasterketa eskaintza eta kalitatearekin, hunkituta gaude berriro ere izan dugun harrerarekin.
Izen ematea guztiz ontzat emateko (dortsal zenbakia izateko) mediku eta gaitasun txostena bidali behar zaio antolakuntzari (https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria-bidali/) otsailaren 24rako.
Gogoratu 3 probetarako itxaron zerrendak zabalik daudela eta bertan izena eman dezakezuela. Izena emandakoen zerrendan bajarik balego, itxarote-zerrendan dauden korrikalariei deituko zaie itxarote zerrendako ordenaren arabera.
Guzti honek gogotsu lanean jarraitzeko indarra eta kemena ematen digu! MILA ESKER!