Orain dela aste batzuk jakinarazi zen bezala, 2020. urteko uztailaren 10, 11 eta 12an ospatuko da ehunmilak proben 11. edizioa.
Izen emateak irekitzear daude eta prozesu hau nola egin behar den jakinarazteko argibideak azalduko ditugu jarraian:
ehunmilak ultra-trail
-
2019ko azaroaren 7ko arratsaldeko 17:00etan irekiko da izena emateko epea eta urteroko pausuak jarraituz egin ahal izango da izen ematea.
-
Rockthesport-eko webgunean (https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/ehunmilak-2020) edo ehunmilak-eko webgunean (www.ehunmilak.com) egin behar da izen ematea.
-
Bete eskatutako datuak eta ordainketa egin. Jarraian izena emandako ziurtagiria iritsi behar zaizu jarri duzun emailera eta izen ematea ondo burutu bada honako link honetan agertu beharko da zure izena (https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/ehunmilak-2020/partehartzaile-zerrenda).
-
Gogoratu izen ematea guztiz ontzat emateko (dortsal zenbakia izateko) mediku eta gaitasun txostena bidali behar zaiola antolakuntzari dagokion izen emate epearen barruan (https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria-bidali/).
goierriko 2 haundiak eta marimurumendi maratoia (berritasunak daude)
-
2019ko azaroaren 7ko arratsaldeko 17:00etan 2019ko azaroaren 7ko arratsaldeko 17:00etan irekiko da izena emateko epea, baina adi berritasunak daude!!
-
Izen ematea webgune hauetako baten bidez egin:
-
ehunmilak-eko webgunean (www.ehunmilak.com).
-
Rockthesport-eko webgunean:
-
-
Horretarako, bete eskatutako datuak eta ziurtatu izen-emate prozesua guztiz bukatu duzula (“itxaron-zerrendan amaitu” botoia sakatuz). Izena emandako ziurtagiria iritsi behar zaizu jarri duzun emailera.
-
Izen-emate ordenaren arabera itxarote zerrenda bat osatuko da. Izena emandako korrikalari guztiak joango dira itxarote zerrendara.
-
Korrikalariak izena ematen duen momentuan ezagutuko du itxarote zerrenda horretan duen postua. Horretarako, esteka honetan sartu beharko da:
-
2019ko azaroaren 7ko arratsaldeko 18:00etan itxarote-zerrendan dauden lehen 500 (g2h) eta 250 (mmm) korrikalariek izango dute izena-emandakoen zerrendara pasatzeko aukera.
Horretarako, korrikalariak aplikazioan jarri duen emailera, email bidez, mezu bat bidaliko zaio ordainketa egiteko jarraitu beharreko pausoak eta sartu beharreko esteka adieraziz.
-
Korrikalariak izango du ordainketa egiteko. Behin hori eginda, izena emandakoen zerrendara pasako da. Epe horretan izen-ematea formalizatu ezean, lasterketako plaza galduko da.
-
Ordainketa egin ondoren izena emandako ziurtagiria iritsi behar zaizu jarri duzun emailera eta izen ematea ondo burutu bada honako link honetan agertu beharko da zure izena:
-
Gogoratu izen ematea guztiz ontzat emateko (dortsal zenbakia izateko) mediku eta gaitasun txostena bidali behar zaiola antolakuntzari dagokion izen emate epearen barruan (https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria-bidali/).
-
Izena emandakoen zerrendan bajarik balego, itxarote-zerrendan dauden korrikalariei deituko zaie itxarote zerrendako ordenaren arabera.
——-
Informazio gehiago: www.ehunmilak.com
Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/
Twitter: @ehunmilakg2
Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/
Harremanetarako: ehunmilakultratrail@gmail.com