mahai_ingurua3

Pasa den apirilaren 5ean “kirol gaitasuneko mediku azterketa: bere erregularizazioa beharrezkoa?” mahai ingurua ospatu zen Donostian, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta Euskadiko Kirol Medikuntza Elkarteak antolaturik.

Bertan profesional ezberdinen hitzaldiak entzun ahal izan ziren, besteak beste Donostiako Hospitaleko larrialdietako medikua eta ehunmilakeko mediku koordinatzailea den Haritz Esnal-ena. Haritzi, ehunmilak probako antolakuntzak bere lehen ediziotik (2010 urtea) korrikalariei informe medikua eskatu izana da gehien harritu izan diona. Bere alea jarriz, Ehunmilakeko mediku atala hobetzeko asmotan, probako mediku taldea eta antolakuntzarekin batera kolaboratuz honakoa aipatu zuen: “probarako esklusiboa den Mediku eta Gaitasun txostena sortu dugu, non orain arte eskatzen ziren datuez gain, anamnesis-a eta elektroa atseden egoeran aurkezteko eskakizuna ere egin zaien korrikalariei”.

Mediku eta gaitasun txostena bi arrazoigatik nabarmentzen da: alde batetik, mediku taldeari korrikalariaren inguruan ematen dion informazio medikuagatik; eta bestetik, estatu mailan ehunmilaken antzekoa den mediku eta gaitasun txostena eskatzen duen proba bakarra dagoelako.