Gure lasterketek azken urteetan izan duten bilakaera ikusita, ehunmilak taldeak datorren urteko ediziorako erabaki batzuk hartu behar izan ditu.

Azken inkesten arabera gure lasterketak aspergarri bihurtzen ari direla konturatu gara. Beti gauza bera eskaintzen dugula esan digute eta honela ez goazela aurrera. Hori dela eta 2023. urtean honako berrikuntza hau izango dugu gure lasterketa bakoitzean:

Kronoeskalada puntuagarriak izango dira!

mmm:

↗️ Atxurtza-Izazpi

↘️Agorta-Beasain

g2h:

↗️ Larraitz-Txindoki

↘️ Aizkorri-Urbia

ehm:

↘️ Xoxote-Azpeiti

↗️ San Adrian-Aizkorri

Kronoeskalada hauetan goraka eta beheraka azkarren egiten dutenek datozen 2 urteetarako dortsala irabaziko dute. Emakume, gizon eta, ehunmilaken kasuan, taldekako kategorian ere.

Beraz, badakizue, hasi ondo entrenatzen etapa horietan egurra emateko!