marimurumendi marathon – Izen-ematea 2025

mmm lasterketa, 2007ko uztailaren13a baino lehenago jaiotako edozein gizon eta emakumeri irekita dago. Antolakuntzak, ekitaldi hau estaliko duen istripu oinarrizko aseguru bat egingo dio parte-hartzaile bakoitzari. Parte-hartzaile bakoitzak,aseguru honez gain,bere propioa eduki dezake inongo arazorik gabe.

Izen-emateak internet bidez egingo dira lasterketaren web ofizialean 2024ko azaroaren 7ko 17:00etatik aurrera. izen-ematea itxarote-zerrendan egingo da, eta 18etan lehenengo 350k izango dute aukera izen-ematea bukatzekoIzen-ematea ordaintzeko kreditu-txartela erabiliko da.

mmm lasterketak gehienez 350 partaide izango ditu, izen-emate ordena jarraituz.

Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Dokumentazio medikuari buruzko informazio guztia araudiko 7. artikuluan edo web orri honetako Mediku eta gaitasun txostena atalean  kontsulta dezakezu.

Izena emateko epea 2025ko ekainaren 12an amaituko da.

Izen-emateak ondokoa bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea
  • Lasterketan osasun-laguntza
  • Masaje zerbitzua lasterketa ondoren
  • Ternua-k diseinaturiko lasterketako oroigarria. Jantzi bat bada, dortsala jasotzean ezin izango da aldatu inskripzioa egindako unean aukeratutako neurria.
  • Anoa postuak
  • Dutxak (helmugan)
  • Doako autobus zerbitzua parte-hartzaileentzat: helmuga-dutxa-helmuga ibilbidean.
  • Road Book-a.
  • Txip bidezko kronometraje sistema: 10 kontrol-puntu
  • 200 ibilgailurentzako edukiera duen doako aparkalekua helmugatik gertu. Iritsiera ordenean beteko da. Betetzen diren kasuan, erreserbatu gabeko beste bi aparkaleku egongo dira.
  • 40 autokarabanentzako edukiera duen doako aparkalekua

Antolakuntzak ezarritako ordutegien barruan lasterketa amaitzen duten korrikalariei helmugara iristen diren finisher opari bat emang0 zaie. Jantzi bat bada, dortsala jasotzean ezin izango da aldatu inskripzioa egindako unean aukeratutako neurria.

Izen-emate data mmm
2024/11/07tik 2025/02/13ra 47€
2025/02/14tik 2025/06/12ra 52€

BALIOGABETZE BERMEA

Pertsona oro, izen-ematea egiten duen unean, baliogabetze berme batera harpidetu ahal izango da, horretarako pertsonako 15 euro ordainduz.
Zenbateko hori izen-ematearen kostuari gehituko zaio. Asegurua inskripzioa egiten den unean kontratatu beharko da, bai zuzenean bai itxaron-zerrendan,
eta aukera hori ezingo da aldatu inskripzioa egin ondoren.

Bermeak izen-emateak eragindako gastuaren diru-itzulketarako aukera ematen du. Izen-emate data itxi ondoren, EZ da inongo diru itzulketarik egingo edozein
dela arrazoia ere.