Mediku eta gaitasun txostena (7. artikulua)

TXOSTEN EREDUA

  • Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako Mediku- eta gaitasun- txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea (orri honetan deskargatu dezakezu). Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo e-mailez (doc@ehunmilak.com) bidali beharko dira.

  • Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku eta gaitasun txostena eta elektrokardiograma aurkeztea. Bi dokumentuek mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia.

    Antolatzaileek emandako mediku-txostenaren ereduaz gain, Euskal Mendizale Federazioaren txosten-eredua ere onartuko da, elektrokardiograma baliodun batekin batera. Beti ere bi dokumentuak probaren hasiera-data baino urtebete lehenagokoak izango dira, eta mediku batek sinatu eta zigilatu beharko ditu, izena eta elkargokide-zenbakia adieraziz.

    Mediko dokumentazioa manipulatuz gero, lasterketako inskripziotik kanporatuko da korrikalaria, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.

  • Bi dokumentuak entregatzeko epea izena emandako datak baldintzatuta egongo da. Hurrengo taulan agertzen den moduan. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.

Izen-emate data Mediku eta gaitasun txostena eta elektrokardiograma entregatzeko epe muga
2024/11/07— 2025/02/13 2025/02/13
2025/02/14— 2025/04/10 2025/04/10
2025/04/11—2025/06/12 2025/06/12

OHARRA. Izen ematea itxi aurreko astean antolakuntzaren deia jaso ondoren, itxaron zerrendatik izena ematen duten korrikalariek dokumentuak entregatzeko (mediku-txostena eta elektrokardiograma) astebete gehiago edukiko dute.

TXOSTEN EREDUA