goierriko2haundiak (g2h) lasterketan izena eman duzu, baina oraindik ez diguzu mediku eta gaitasun txostena, eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma bidali. Gogoratu izen-ematea ontzat emateko ezinbestekoa izango dela korrikalariak bi dokumentu horiek antolakuntzari helaraztea (araudiaren 7. artikulua). Txostenak eta elektrokardiogramak mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia. Antolakuntzak eskura jarritako eredua webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da. Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku-txostena eta elektrokardiograma aurkeztea.
Bi dokumentuak entregatzeko epea otsailaren 22an bukatuko da. Epe horretan aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.
OHAR GARRANTZITSUA: MESEDEZ, TXOSTENEAN DERRIGORREZKO DATU GUZTIAK BETE. GOGORATU, MEDIKUAREN SINADURA ETA ZIGILUA TXOSTENEAN ETA ELEKTROAN.
ehm/g2h/mmm