Gure lasterketaren batean izena eman baduzu, baina oraindik ez badiguzu mediku eta gaitasun txostena, eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma bidali. Gogoratu izen-ematea ontzat emateko ezinbestekoa izango dela korrikalariak bi dokumentu horiek antolakuntzari helaraztea (araudiaren 7. artikulua). Txostenak eta elektrokardiogramak mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia. Antolakuntzak eskura jarritako eredua webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da. Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku-txostena eta elektrokardiograma aurkeztea.

Bi dokumentuak entregatzeko epea otsailaren 23an bukatuko da. Epe horretan aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.

OHAR GARRANTZITSUA: MESEDEZ, TXOSTENEAN DERRIGORREZKO DATU GUZTIAK BETE. GOGORATU, MEDIKUAREN SINADURA ETA ZIGILUA TXOSTENEAN ETA ELEKTROAN. Mezu hau jasotzen baduzu eta aldez aurretik dokumentazioa bidali baduzu, berrikusi jaso duzun erantzun e-maila, dokumentazioa osatu gabe baitago.

Ondo izan,
ehm/g2h/mmm