Hemendik hilabete batera gutxi gora behera, izen ematean jarritako helbidera lasterketaren informazioa bidaltzen hasiko gara. Bidalketa hau hasi aurretik zuen datuak plataforman berrikustea eskatzen dizuegu: etxeko posta helbidea eta telefonoa.

Informazioa berrikusteko orrialdean SMS bidezko jarraipen zerbitzua ere kontratatu dezakezue; zerbitzu hau uztailaren 11rarte bakarrik kontratatzea izango duzue.

Informazioa begiratzeko, segi ondorengo pausoak:

A.- ROCKTHESPORT-en ERABILTZAILERIK GABE:

1.- Sartu https://web.rockthesport.com webgunean eta bilatu bilatzailean frogaren izena (ehunmilak, goierriko2haundiak, marimurendi)

2.- Frogaren fitxaren barruan zapaldu IZENA EMAN.

Ondoren IZEN EMATEAK>IKUSI IZENA EMANDAKOAK

3.- Sartu eskatzen diren 3 datuetatik 2: emaila, NAN zenbakia edo izen emate zenbakia.

4.- Zure izena, abizena eta izen emate zenbakia azalduko da eta aldamenean AUKERAK jartzen duen botoi bat.

5.- Aukera hauen barruan ESKA EZAZU EDITATZEKO KODEA dioen estekan zapaldu, kode bat eta gure emailean esteka bat jasotzeko.

6.- Begiratu spam ontzia ezer iristen ez bazaigu. Korreo honen barruan kode sartu beharko dugun esteka bat iritsiko zaigu eta bertan datuak aldatzea izango dugu.

7.- Inskripzioaren datuak errebisatu. SMS bidezko jarraipena kontratatu nahi izanez gero, bertan egin (gogoratu uztailaren 11rarte bakarrik egin daitekeela).

 

B.- ROCKTHESPORT-en ERABILTZAILEA:

1.- Sartu plataforman izena eta pasahitza

2.- Bilatu izen eman dugun frogen artean eta aukeratu ehm, g2h edo mmm eta jarraitu aurreko pausoak 2. puntuan.

 

Mila esker zure laguntzagatik,

ehm/g2h/mmm