Dakizuen bezala, edozein lasterketetako izen-ematea baieztatzeko, ezinbestekoa da mediku-txostena eremu guztiak beteta eta atseden-egoeran egindako 12 deribazioko elektrokardiograma, biak medikuak sinatuta eta zigilatuta, antolakuntzari helaraztea.
Bi dokumentu horiek webgunean ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez, doc@ehunmilak.com helbidera, bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako eredua webgunetik deskargatu behar da eta bertan dauden eremu guztiak beteta egon behar dute.
Eredu hori webgunean deskargatu: https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ estekan.
ADI ENTREGA-EPEEI!!!
Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo!