Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (www.ehunmilak.com) deskargatu beharko da.

Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku-txostena eta elektrokardiograma aurkeztea. Bi dokumentuek mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia.

Bi dokumentuak entregatzeko epea izena emandako datak baldintzatuta egongo da. Ondoren agertzen den taulan agertzen den moduan. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.

 

Izen emate data

Mediku txostena eta elektrokardiograma entregatzeko epe muga

2016/11/03 – 2017/02/09 2017/02/09
2017/02/10 – 2017/04/06 2017/04/06
2017/04/07 – 2017/06/07 2017/06/07