Beasain, 2017ko uztailaren 15a

PRENTSA OHARRA

Ehunmilak ultratrail-eko antolakuntza batzordeak atsekabe handiz jaso du Pablo Rojo korrikalariaren heriotza.

Joan den igandean Mari Murumendi maratoian parte hartzen ari zela izan zuen bihotz-biriketako geldialditik atera bazen ere, horren ondorioz jasandako kalte larriek heriotza eragin diote.

Lerro hauen bidez, antolakuntza batzordeak, bat egiten du familia, senitarteko eta adiskide guztien saminarekin eta doluminik sentikorrena adierazi nahi die.

Goian bego Pablo Rojo

Atsekabean lagun

Ehunmilak ultratrail-eko antolakuntza batzordea