Ehunmilak ultratrailaren VI. edizioa uztailak 10, 11 eta 12an
Agur t’erdi,
Ultratrail egutegiko probarik gogorrenetariko baten data bertan dugu, “Ehunmilak” ultratrail proba bere seigarren edizioan.
Aurtengo honetan, aurreko edizioetako bi probak mantenduko dira “Ehunmilak” ultratraila (168 km, 11.000 metroko desnibel positiboa) eta “Goierriko bi haundiak” trail (88 km, 6.000 metroko desnibel positiboa). Azken hau Euskal Herriko ultratrail txapelketa izango delarik.
Hauetaz gain, edizio honetako berritasun moduan, hirugarren proba bat ere izango dugu “Marimurumendi” marathon proba (42km, 2.300 metroko desnibel positiboa).
Ohar honen bidez Ehunmilak ultratrailaren antolakuntzatik, “Ehunmilak” ultratrail, “Goierriko 2 haundiak” trail eta “Marimurumendi” marathon proben aurkezpen prentsaurrekora gonbidatzen zaitugu.
Prentsaurreko hau, uztailaren 2an, osteguna, eguerdiko 12:00etan, Beasaingo Igartza jauregian egingo da.
Aurkezpen mahaian 4 kide elkartuko dira: Andoni Zubeldia (Ehunmilak ultratrail lasterketako zuzendaria), Aitor Aldasoro (Beasaingo alkatea), Niko Osinalde (Goitur-eko zuzendaria) eta Juan Fer Azkona (Euskal Mendi Federazioko kidea).
Bertan elkartuko garelakoan besarkada bat,
Ehunmilak ultratrail antolakuntzako kideak
Informazio gehiago: www.ehunmilak.com
Facebook: http://www.facebook.com/#!/profile.php?id=100001898358633
Twitter: @ehunmilakg2
Harremanetarako: ehunmilakultratrail@gmail.com
Kontakturako telefonoa: 676180690 (Iñaki)