ehunmilak antolakuntzak egindako aldaketak direla eta KORRIKALARI GUZTIEI ESKATZEN ZAIZUE LASTERKETAREN ARAUDIA IRAKURTZEA. Aldaketa hauek gure lasterketen segurtasuna eta kalitatea hobetzeko asmoarekin egin dira.
Honako hauek dira, besteak beste, egindako aldaketa garrantzitsuenak:
- 7. artikulua (mediku agiria):
“…ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-ziurtagiria eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea…”
“…Antolakuntzak eskura jarritako mediku-ziurtagiri eredua bakarrik onartuko da…”
“…Bi dokumentuak entregatzeko epea izena emandako datak baldintzatuta egongo da…”
- 8. artikulua (izen-emate prezioa): azken edizioetan izandako urtez urteko zerbitzu gehikuntza kontuan izanda, lasterketen izen-emate prezioa, lehen edizioko mailan mantentzen genuena, egokitzea erabaki dugu