XV. BEASAINGO MENDI ASTEA 

Badator mendizaleek horrenbeste maite duten zita. Urriaren 25tik 29ra izango da “Beasaingo Mendi Astea”. Ikus-entzunezko guztiak Usurbe Antzokian izango dira 19:30etan. Antolatzaileak Arrastaka Mendi Taldea eta Aizkorri Mendizale Elkartea dira, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. 

Lau ikus-entzunezkok osatuko dute “Beasaingo Mendi Astea”-ren hamabosgarren edizioa, parada ezin hobea mendizaletasunaren inguruko esperientziak ezagutu eta partekatzeko. 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere mendizaletasunaren arloan ezagunak diren kirolarien presentzia izango dugu eta zuzenean kontatuko dizkigute mendian bizi izan dituzten esperientziak. 

Aurten Adolfo Madinabeitia, Òscar Cadiach, Aitor Iguiñitz eta Luis Arrieta izango ditugu gure artean.