2016ko uztailaren 8, 9 eta 10ean Ehunmilaken zazpigarren edizioa ospatuko da.
Aste honetan egin den Ehunmilakeko antolakuntza batzordearen eta bolondres taldeetako arduradunen batzarrean Ehunmilak ultratrailaren zazpigarren edizioa martxan jartzea erabaki da. Edizio berri honek data zehazturik dauka dagoeneko: 2016ko uztailak 8, 9 eta 10.
Zazpigarren edizio hau posible egiteko lasterketaren babesle eta laguntzaileen atxikimendua eta bolondresen konpromezua izan dira oinarrizko eta ezinbesteko zutabe. Ehunmilak ez da ulertzen eta ez da posible bi ardatz horiek gabe. Hau honela, 2016rako Ehunmilakek edizio berri bat antolatzea erabaki du.
Edizio honetarako berriro ere geure 3 lasterketak antolatuko ditugu: Ehunmilak ultratrail (168km, 11000m D+), Goierriko 2 Haundiak trail (88km, 6000m D+), Marimurumendi maratoia (42km, 2300m D+).
Izen emateak azaroaren 4an irekiko dira www.ehunmilak.com webgunean.
Zuk egingo duzu posible 2016ko Ehunmilak. Helburu bakarra dugu: zu helmugara heltzen ikustea eta bidean ahalik eta gehien goza dezazula.