Antolakuntzak ahalik eta arreta eragingarriena emateko beharrezko bitarteko guztiak jartzen ditu korrikalariaren esku: lasterketako sendagileak, Gurutze Gorria eta ospitaleak.

Istripua izan eta zentro sanitario batera eramanez gero, korrikalariak antolakuntzari berehala eman beharko dio gorabeheren berri. Gainera, laguntzako txosten medikoen kopiak aurkeztu beharko ditu. Aseguru-etxeak espedientea izapidetzeko, ezinbesteko baldintza da txosten medikoa aurkeztea. Lasterketako egunen ondoren laguntza motaren bat beharko balu, korrikalariak aseguru-etxeari baimena eskatu beharko dio helbide honen bidez:

  • Posta elektronikoa: strospersonales@seguroslagunaro.com
  • Telefonoak: Eduardo (944798418), Iratxe (944798325), Contact Center (944947428)

Baldintza horiek bete ezean, antolakuntzak eta aseguru-etxeak ez dute laguntza-kostua bere gain hartuko.