Gogoratu izen-ematea ontzat emateko ezinbestekoa dela korrikalariak mediku-ziurtagiria antolakuntzari helaraztea (araudiaren 7. artikulua). Ziurtagiriak mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko du. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia. Ziurtagiriaren eredu bat www.ehunmilak.com webgunetik jaso dezakezu.

Adi egon! Hilabete bat besterik ez da geratzen! Ziurtagiria ekainaren 3rako entregatu behar da. Data horretarako ziurtagiria aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo (araudiaren 7. artikulua).

ehm/g2h/mmm