Ehunmilakeko antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta, Tolosako horniduraren kokalekuan aldaketa bat egin dela jakinarazi behar dizuegu. Hau, Usabal kiroldegian egin beharrean, Tolosako herri bereko Beotibar pilotalekuan egingo da (herriaren erdian).
Horretarako, horniduraren kokalekuaren eta handik hurbil dauden aparkalekuen estekak bidaltzen dizkizuegu.
- Beotibar pilotalekua – Ano gunea –> https://goo.gl/maps/dHh97JN5VoPRjgKC6
- Autokarabanen eremua –> https://goo.gl/maps/euq23mrGtgRigt799
- Dohako Aparkalekua 24h –> https://goo.gl/maps/evUvQYLYW6wg3GZP8
- Aparkaleakua “Zona Verde” <3€ (larunbat goizekoa) –> https://goo.gl/maps/r74Fe8RyRVXhkZR48
- Aparkalekua “Zona Marrón” (gehienez 2h) –> https://goo.gl/maps/VQNPEQQtsvV7Ukkc8
- Aparkalekua “Zona Azul” (gehienez 4h) –> https://goo.gl/maps/VQNPEQQtsvV7Ukkc8
- Ordainpeko lurrazpiko aparkalekua (pilotalekutik hurbil – altuera 2,2m) –> https://goo.gl/maps/ePSZWV4Yi4H6Lp1v8
Aldaketa horrek guztiak ez du eraginik izango antolakundeak parte-hartzaileari eman beharreko zerbitzuaren kalitatean, baina laguntzailearentzat deserosoagoa izan daiteke hornidura ondoko aparkalekuaren gaian. Aldaketa egitera behartuta gaude, eta horregatik barkamena eskatzen dizuegu.
Hona hemen aldaketaren puntu nagusiak, argazkien bidez, proba kudeatzen laguntzeko.