Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Bi dokumentu horiek antolakuntzaren webgunean berariaz ezarritako estekaren bitartez igo edo emailez (inskripzioak@ehunmilak.com) bidali beharko dira. Antolakuntzak eskura jarritako mediku-txostenaren eredua bakarrik onartuko da. Eredu hori webgune ofizialean (https://www.ehunmilak.com/eu/mediku-agiria/ ) deskargatu beharko da.
Derrigorrezkoa izango da proba egin baino urtebete lehenagoko iraunaldia duen mediku-txostena eta elektrokardiograma aurkeztea. Bi dokumentuek mediku batek sinatua eta zigilatua egon beharko dute. Bertan jarriko ditu izen-abizenak eta elkargokide zenbakia.
Lehen izen emate epea otsailaren 20ean amaitzen denez, egun hori izando da bi dokumentuak entregatzeko epea azken epea. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.