Hiru lasterketetako batean izen-ematea ontzat emateko, ezinbestekoa izango da korrikalariak antolakuntzak emandako mediku-txostena eta atseden-egoeran egindako 12 deribaziotako elektrokardiograma antolakuntzari helaraztea. Dokumentazio medikuari buruzko informazio guztia araudiko 7. artikuluan edo web orri honetako Mediku eta gaitasun txostena atalean kontsulta dezakezu.
Lehen izen emate epea otsailaren 23an amaitzen denez, egun hori izando da bi dokumentuak entregatzeko epea azken epea. Dagokion epean aurkeztu ezean izen-ematea automatikoki baliogabetuko da, eta ez da izen-emate kostuaren diru-itzulketarik egingo.